Orain bai: Elmer

Estandarra

Elmer aspalditik ezagutzen genuen, baina guri gustatu arren ez zen momentua, oraindik ez. Malik 4 urte beteko ditu abuztuan eta beste behin ekarri genuen Elmerren liburua etxera. Orain bai! Ez dugu ipuina aurkeztuko , ezta goraipatuko ere, blog hau irakurtzen duzuenok ezagutuko duzue eta…

Momentua asmatzea izaten da zaila. Badira ipuinak etxean funtzionatzen ez dutenak eta hilabete batzuetara maitatuenak bilakatzen direnak. Badira liburuak etxean ez baina igerilekuan txan!! egiten dutenak, magiko bilakatzen direnak (guri Kokorikorekin gertatu zitzaigun…) Elmerrekin ezkutaketan ere jolasten dugu!

 

Haur bakoitza mundu bat da, momentuko egoera momentuko emozioa, momentuko aldarteak eragiten du. Guk bitartean ipuin onak eskaintzen jarraituko dugu eta Elmer hori da, ipuin on bat, polita, bizipozaren gorazarrea.

índice

Advertisements

NON DAGO NIRE TXAPELA?

Estandarra

Badira ipuin batzuk bere sinpletasunean handiak direnak. I want my hut back (Jon Klassen) liburua hauetariko bat delakoan gaude. Maliri gustatu zitzaion, guri dibertigarri iruditu eta halaxe euskaratu eta familian egin genuen. Eskulanak egin genituen, animaliak marraztu, loreak eta zuhaitzak periodiko paperarekin egin…Honako honetan gainera “tia Maitek” ere lagundu zigun. Opari polita Maliren laguntxoentzat.

Post honetan jarriko dugu emaitza , gustoko edo erabilgarri baduzue, primeran! Oso pozik ikusi dugu Laukitxoren ipuina jendeak erabili duela, ea hau ere gustoko duzuen.

Liburua liburutegietan gaztelanieraz aurkitu daiteke.  Yo quiero mi gorro Polita da! Ez dakigu hezitzailea den edo ze mezurekin gelditzen den haurra… baina zihur gustoko duela!

PORTADA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

kontra PORTADA

 

Familia giroan

Estandarra

Xune jaio zenetik ixilik izan dugu blog hau! Eta ez dakit noiz idatziko dugun hurrengo posta baina ez da ipuin eta liburu ilustratu berriak ezagutzeari utzi diogulako izango. Malik hiru urte bete zituen eta liburutegira egiten ditugun txangoek jarraitu dute. Berarekin batera liburu mordoxka bat ezagutu ditugu. Bere kriterio eta nahien arabera, guretzak “simas”eko liburuak zirenak best seller bilakatu dira etxean! Eta orain dela urtebete irakurtzen genituen liburuak beste esanahi bat hartu dute orain bapatean! Oso polita da bilakaera hau jarraitzea.

Azken aldian liburu batekin ibili gara bueltaka Guraso batzuk Arunarentzat. Oso gai konkretua jorratzen duen liburua da, adopzio internazionalarena.

Liburuan, Aruna izeneko neskato batek, Indiatik bere gurasoek kataluiniara nola ekarri zuten kontatzen du. Lourdes Alsins da egilea eta liburu polita da gaia lantzeko. Indiako kulturaren zertzeladak ezagutzeko… Baina zergaitik gai hau?? Ez, ez dugu hirugarren haurrik adoptatu behar. Oraingoz ez behinik behin!!

Familia giroan (Beatrice Boutignon) liburu ilustratua hartu genuen Malirekin liburutegian. Animalien familia eredu ezberdinak agertzen dira orrialde bakoitzean; familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Polita da. Kontua da, liburua ikusten genuen bakoitzean hiru aldiz galdetzen zigula Malik zer zen adoptatzea, eta azaldu azaltzen genion baina… azkenean liburutegira joan eta Guraso batzuk Arunarentzat aurkitu genuen. Gure mila azalpen baino eraginkorragoa izan da. Dagoeneko 100 aldiz irakurri dugula liburua! Eta Aruna politena omen da! Ea zein den hurrengo gaia!!

 
 

Familia-giroan-obaba-liburuak guraso-batzuk

Bloga itxi edo ez debatean, beste ipuin bat!

Estandarra

Maliri Xune gehitu zaio etxean. Bloga alaba bakarraren izenpean jarraitu edo honi agur esan eta beste zerbait sortu? Zer egin? Hor gabiltza debatean…
Bitartean azken hilebeteetako hit bat. “Hodeiekin dantzan”. Aspalditik ezagutzen genuen, polita bai baina listo, etzigun barrua piztu! Orain maitemindu egin gaitu. Baita Mali ere. Guk izena jarri diogu liburuko protagonistari “Kafe”. Beste pertsonaiek, bakoitzak bere baitan beste ipuin batzuk sortzeko balio dezakete. Ilustrazio bakoitzak beste mundu batzuetara eraman gaitzake. Mateo, Teresa eta Ulises Maliren lagunak ere badira orain! Baita “Kafe”ren oilo txikia ere! Eta zer den jakiteke Chamame kantariak ere maite ditugu bide batez! Teresa Chamame kantaria da Maliri gehien gustatzen zaion pertsonaia…
Liburu polita da  Sari mordo bat irabazi dituena eta gure etxean ere arrakasta izan duena. Vanina Starkoff da egilea eta Kalandrakak argitaratu arren Pamielaren elkarlanarekin euskaraz ere badaukagu! Kulturartekotasuna, elkarbizitza, laguntasuna, garapena, ametsak, bakardadea… puff!!!! zenbat kontu ipuin bakarrarekin landu daitezkeenak.portada.fh11

Laukitxoren ipuina

Estandarra

Ipuin ezberdinak ezagutu ditugu Malirekin baina hau da sortu dugun lehena. Por cuatro esquinitas de nada izeneko liburuaren bertsioa kontatu genion astebetez eta beste hiru hilabetetan berarekin eskulanak egin ditugu liburua sortzeko.  Borobiltxoak egin, moztu (guraizak hartu ditu baina oraindik ez daki ondo mozten), itsatsi… eta ipuinaren orri guztiak osatu ditugu. Ondoren eskaneatu eta guk (gurasook) osatu dugu ipuina ordenagailuan. Hasieran Haizea lagunarentzako izan behar zen oparia, lagun guztientzako oparia bilakatu da, kopia asko egin ditugu eta poliki-poliki joango gara banatzen.

Blog honetan ere jarriko dou ipuin bikain honen  gure bertsio txikia.

portada

 

1ondo

2ondo

3ondo

4ondo

5ondo

5-1ondo

5-2ondo

6ondo

7ondo

8ondo

 

9ondo

10ondo

11ondo

12ondo

 

Anthony Browne

Estandarra

Azken hilabeteetan Anthony Browne egilearen liburu ezberdinak sartu zaizkigu etxean! Liburua etxera ekarri eta joño! Hau ere tipo honena da eta. Beraien artean oso ezberdinak izan arren bakoitza bere moduan gustatu zaigu. Cosita Linda aipatu genuen aurreko post batean, Maliri asko gustatu zitzaion.

Osteratxo bat parkean izeneko liburuan oso gauza gutxi gertatzen dira,  baina ondo begiratuz gero mila detaile aurkitu ditzakegu ilustrazioetan, irribarrea sortzen dute ikustean. Hausnartzeko kontuak ere aurki ditzakegu, harremanak, pertsonen arteko distantzia txiki eta handiak, jolasa… Isabel eta Pintto eta Fernando eta Argi nor da txakurra eta nor pertsona??

índice

Aste honetan bertan klasiko bat ekarri dugu etxera, Urdaburutarrak 1986. urtean idazle berak kaleratu zuena, eta etxeko eginbeharren eta familia barruko rolen inguruan hitz egiten duena,  gaindituta egon behar lukeen mezua?? Bai, baina oraindik ez (dio Mirenek). Etxe askotan hausnarketarako liburua izan daiteke.

urdaburutarrak EUSK800

Orain dela urte batzuk lankide batzuek liburu honetan oinarrituta antzerkitxoa egin zuten nerabeei zuzendua, artista batzuk dira!

Yo no soy tonto!

Estandarra

Yo no soy tonto! Mediamarketen iragarkiak nazka ematen badizu, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Augustoren botila ipuina gustatuko zaizue! Maliri gustatu zaio!  Lau aldiz jarraian kontatu behar izan dio Mirenek!! Aita eta amari ere bai, gustatu zaigu! Kontsumokeria absurdoaz, tonto izateaz, sinpletasunaren balioaz, imaginazioaz! Pooozik irakurri dugu eta irakurriko dugu aurrerantzean ere!  augustoren botila