Monthly Archives: otsaila 2012

Miroslav Sasek. Roma, New York, Paris…

Estandarra

Aste honetako liburu sarekadan ere aurkitu ditugu gustuko liburuak, oso liburu eta ipuin ezberdinak aukeratu genituen:

Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Ipuin Kontalariaren lapikoa irakurtzeko aukera izan dugu. Aurreko astean ere bikote beraren beste liburu bat irakurri genuen, Ipuin kontalaria, hurrego batean idatziko dugu hauen inguruan.

Komunikazioaren metafora polit bat ere aurkitu dugu, El león que no sabía escribir ipuinean  eta Aisha neskatilaren eskolako lehen eguna bizi izan dugu, Aisha eta tximeleta zuria ipunean. Tigres de la otra noche, Mexikoko haurrentzako poesia iruditu zaigu, bitxia benetan.

 

Dena den, aste honetako sarekadatik bidaia liburu edo haurrentzako gida bat nabarmenduko dugu. Irakurri dugun hirugarrena izan da, aurretik París eta Nueva Yorkeko gidak irakurri genituen, eta aste honetan Roma bisitatu dugu.  Miroslav Sasek idazle Txekiarrak 60. hamarkadan idatzi zituen haurrentzako gida hauek, guk irakurritakoak eta beste asko!

 

Esto es Roma liburuan, Ilustrazio bereziak eta haurrentzako erakargarri izan daitekeen kontatzeko modua aurki ditzazkegu. Roma modernoa eta aintzinakoa ezagutuko ditugu, iturri bereziak, munduko elizarik famatuenak, Batikanoa, Via apia, Koliseoa…  Esan bezala  liburu honekin 60. hamarkadako Roma bisitatuko dugu.

” El patito editorial”-ek berargitaratu ditu Sasek-en liburu hauek 2011. urtean eta azken orrian gaur eguneko aldaketak azaltzen ditu.

Polita litzateke guk ere gure herrietako gida liburuak haurren ikuspegitik egitea. Norbait animatzen?

Advertisements

SOSUREN DEIA. AFRIKARA BUELTA

Estandarra

Azken liburu sarekadan lurralde ezberdinetara salto egiteko liburuak aurkitu genituela esan genuen. Yo, Ming liburuarekin txinara joan baginen,  Sosuren Deia ipuinak Afrika beltzera eraman  gaitu.  Afrikatik zehar bidaiatu duenak badaki bertako bizitzaren gogortasunaz. Afrika beltzeko edozein kostaldeko herrixakara eramaten gaitu Meshack Asare idazle Ghanarrak eta bertan bizi den Sosuren balentria kontatzen digu.  Marrazki eta istorio honen bitartez afrikara itzuli gara, bertako latzak eta goxoak gogoratuz.

Sosuren deia liburuak Unescoren haur eta gazte literatura tolerantzia saria irabazi zuen 1999an eta Mashack Asare idazlea nazioarteko sari mordoxka jasotakoa da.

Yo, Ming. Aitona txinatar baten eskutik.

Estandarra

Aste honetako ipuin otarrean ere harribitxi batzuk aurkitu ditugu! Bost liburu aukeratu genituen eta munduko lurralde ezberdinetara bidaiatu dugu beraiei esker!

Txina inguruan paseotxo bat ( Yo, Ming)

Yo, Ming liburua irakurri eta Txinara bidaiatu dugu Ming aitonarekin batera. Ming ez da Inglaterrako erregina jaio, ez zezen arro edo krokodilo arriskutsu, ez eta munduko enperadore! Liburuaren hasieran aukera guzti hauetaz eta beste batzuetaz ere aritzen zaigu. Ming aitona da, eta beste ezer baino nahiago du bere iloba Nam-en eskutxoa hartu eta egunero eskolara eramatea.

yo, ming

Clotilde Bernosek idatzi eta Kókinos argitaletxeak gaztelaniaz argitaratutako liburu honek aitona baten eskutik Txinako mundu sinboliko eta errealera garamatza. Natalie Novi, ilustratzaileak mundu magiko koloretsu hau oso modu politean aurkezten digu gainera.

Oso polita liburua, irakurri eta asperentxoa ateratzen duen horietakoa.

ASTE HONETAKO LIBURUAK: Aitona joan egin da. la Pettie Casserolle d Anatole

Estandarra

ASTE HONETAKO LIBURUAK

Astero astero Bergarako haurren liburutegitik  liburu batzuk aukeratzen ditugu, ez daukagu filtro berezirik ; Itxura polita hartzen diegunak, euskal liburuak eta erdaldunak tartekatzea, eta haurrentzako liburuak izatea, etorkizun baten Maliri erakutsiko dizkiogun liburuak (gero berak aukeratuko ditu eta…) Hilabete hauetan liburu dexente irakurri ditugu, idazle berriak ezagutu eta ilustratzaileen lana baloratu. Aste honetan ere  aurkitu ditugu komentatzeko moduko liburuak.

Aitona joan egin da (Amellie Fried eta Jacky Gleich)

Heriotza gai zaila izan daiteke haur literaturan jorratzeko. Bruno da liburuko protagonista etaaitonaren heriotza bere ikuspegitik  bizi dezakegu liburu guztian zehar. Gai zaila umorez eta oso modu xamurrean jorratzen du Amelie Friedek. Oso gustora irakurri dugu. Ilustrazioak  txuri beltzean dira eta sinplean bereziak dira. Liburua Hiria argitaletxeak kaleratu zuen 2003. urtean.

Heriotza  modu xamurrean jorratzen zuen beste libururen bat ere aurkitu dugu azken hilabeteetan, bat aipatzekotan “el pato y la muerte”,  bertan heriotza marraztuta agertzen da eta ahatearen heriotza kontatzen zaigu ipuinean. Heriotza hark maitemindu ginduen. Irakurri aukera badaukazue! Polita da benetan.

El cazo de Lorenzo (Isabelle Carrier)

El cazo de Lorenzo ipuina adimen urritasuna duten pertsonei laguntzeko Espainian sortutako erakunde batek kaleratu zuen itzulita 2009. urtean.  Jatorrizko izenburua “la Pettie Casserolle d Anatole” da. Metafora polit batekin  zailtasunak edo bizitzako alor batzuetan mugak izan ditzaketen pertsonekiko dauzkagun jarrerak agertzen dira.

Lehen posta

Estandarra

Malik bost hilabete eta erdi ditu Bergarar azkoitiarra da eta oraindik ez daki irakurtzen eta ipuinak ere, ahoan sartzeko erabiltzen ditu erabiliz gero. Guri baina, haur literaturak liluratu gintuen, ilustrazioek, ipuinek,… astero astero, etorkizunean Maliri kontatuko dizkiogun ipunak aukeratzen ditugu; liburutegira Joan eta sei ipuin aukeratu eta irakurtzen ditugu, astero ilustratzaile berriak, pertsonai harrigarriak, eta ipuin ezberdinak  ezagutzen ditugu. Blog honetan libururen bat aurkeztuko dugu aldiro.