Monthly Archives: urtarrila 2013

kroko sartu da gure etxean

Estandarra

Gabon hauetarako ere liburu batzuk hartu genituen liburutegian, bi aipatu nahiko genituzke; bata Malik gustoko izan duen bakarra eta bestea guri gustatu zaiguna.
Maliri guraso gehienek ezagutzen dugun Krokoren liburu bat (Muu, Muu) izan da gustatu zaion bakarra. Krokodilo berdeak liburu honetan baserriko animalia ezberdinak deskubritzen ditu, eta Malik berarekin batera jada ezagutzen dituen animaliak aurkitu ditu baita beraien zaratak egin ere. Jo Lodgeren liburuek arrakasta itzela dute haurren artean zer ote dauka krokodilo xelebre honek??

Azpiko honek asmatu zue pertsonaia Jo Lodge

1243428019

 

Aipatu nahi dugun beste liburua denonartean argitaletxeak 2011. urtean ateratako Hibiscus liburua da, Malik ez dio kasu handirik egin, marrazkiak ez dira deigarriak 17 hilabeteko haur batentzat, bai aldiz bere gurasoentzat! Hibiskus kanguroen istorio bat da, ezberdin sentitzeaz, bakoitza onartzeaz, maitasunaz,.. hitz egiten duen istorio sinple eta polita.

Advertisements

Tok tok, zein da??? otsoa naiz!! ireki atea!!!!

Estandarra

Badira bi liburu azken asteetan 16 hilabeteko gure alabarekin behin eta berriro ikusi ditugunak, bata Marisa Nuñez eta Oscar Villanen Kamile zebra da, bestea aldiz hiru txerritxoen ipuin klasikoaren bertsio polit bat OQO eta txalapartak kaleratu dutena.

Ez dugu uste adin honetarako (16 hilabete) prestatutako liburuak direnik baina Malik hasieratik amaierararte jarraitzen du istorioa gehienetan, badira istorietan maite dituen momentu batzuk  eta hauetara itzultzen da behin eta berriro. Kamilaren amak etxetik fraka gabe ez irtetzeko esaten dionean, otsoa agertzen denean…

Kamila Zebra

Image

 

Guk ipuina oso modu sinplean kontatzen diogu haurrari, Kamilen negarrak antzeztuz eta haizeak eraman dizkion marren ordezkoak aurkitzen laguntzen dioten pertsonaien hitzak ere antzeztuz.  Liburuak aukera askoz gehiago eskaintzen dizkigu, Kamilen malkoak gutxituz doaz bidean aurrera doanean, zenbakiak lantzeko balio du. Hitz joko politak erabiltzen ditu ai ai ai haize zurrunbiloak askatu dizkit marren korapiloak! eta hiztegia oso aberatsa da, guretzat aberatsegia agian jeje! ez ditugu liburuko hitzak erabili istorioa kontatzeko

Maliri bi momentu gustatzen zaizkio ipuinean, Amak fraka gabe ez irtetzeko esaten dionean eta marra berrien bila pertsonaia berriak aurkitzen dituenean. Haur bakoitzak pertsonaia bat izango du gustoko!

Hiru txerrikumeak

Image

Malik, hiru txerritxoen betiko ipuinean Otsoa du gustoko liburu hasieran, txerritxoek etxeak egiten dituzten bitartean otsoa bilatzen du orrialdeetan. Honek jokoa eskaintzen du berarekin jolasteko. Bestalde otsoak etxetako atea jo eta txerritxoen erantzuna antzeztu egiten dugu eta Malik ere laguntzen digu honetan,( tok tok tok, ez ez ez ez!!!…)

Bakoitzak bere moduan kontatuko du ipuina eta haur bakoitzak bere pasarte gustokoenak izango ditu. Gure ustetan, ipuin klasiko honek oinarri polita eskaintzen digu haurrarekin jolasteko!!