Monthly Archives: apirila 2013

Hartza ezagutu du malik!

Estandarra

 

Malik Teorekin jarraitzen du, Teoren praka apurtuak, txakurra, lagunak, amona… ipuinik gabeko liburu ilustratu hauek aukera polita dira berarekin jolasteko, eta istoriatxoak asmatzeko.

Azken asteetan Antton ere ezagutu du Malik, aurretik hartua geneukan Antton eta hostoak izeneko liburua eta hosto bati jarraika egin ditugu joan etorriko bidaia batzuk Malirekin. Polita da Ole Konnekcke ilustratzaile sarituaren pertsonaia hau.Antton eta Neskak liburua ere hartu dugu aste honetan. Ikusi egin behar.

Beste liburu bateki Malik Hartza ezagutu du. Otsoa izan da orain arteko ipuinetako gaiztoa, arriskutsua, beldurgarria…Oraingo honetan Hartza ehizatzera joan gara familia lau alaba eta aita batekin. Hartza ehizatzera abiatu eta hartzarengandik ihesi izerditu ondoren, justu justu sartu gara ohean animalia etxeko atean utziz! Bidaia hau ere askotan egin dugu aste hauetan Malirekin!. Michael Rosen eta Helen Oxenburyk 1989. urtean argitaratu zuten liburua kalandraka eta Pamielak euskaratu dute.

Hartza-ehizatzera-goaz-Eusk_01

Azkenik Maliri baino guri (gurasooi) gustatu zaigun liburu bat, irribarre bat oparitzen dizun liburua aipatu nahiko genuke. La Vocecita. Aukera badaukazue irakur ezazue!

voz

 

Advertisements

Teo ere sartu da etxean!

Estandarra

Azken posta idatzi genuenetik Mali koxkortu egin da. Guk nahi baino azkarrago doa denbora eta konturatu gabe pasatzen dira hilabeteak. Orain gainera Mali dugu erreferentzia moduan eta denboraren abiadak beste zentzu bat hartu du! neskato bilakatu behar zaigu konturatu orduko.

Denbora honetan ez diogu liburu berriak ezagutzeari uko egin, Malirekin ezagutu ditugu edo Maliren aitzakiarekin deskubritu.

Malik Teo ezagutu du azken asteotan, gaur esnatu eta bere lehen hitza ez da aita edo ama izan… Teo esan du! joder!!

Teo, guk ere irakurtzen genituen haur ilegorri petodun horren istoriak, eta orain Maliren txanda da. Peruk (Maliren lagunak) utzi zigun lehen liburua, Teo Baserrian eta exito rotundo!! Asko gustatu zaigu, animaliak, egun ezberdinak, egiteko ezberdinak… beste Teo batzuk ere hartu ditugu liburutegian.


 teo

Baina nor dago Teo honen atzean? nor da Violeta Denou delako hori. Guk ideiarik ere ez eta Googleri galdetu diogu! erantzuna http://www.violetadenou.com/ webgune honetan aurkitu dugu, 1969. urtean sortutako Denou estudioa dago Teoren atzean, 100 liburu baino gehiago eta 15 hizkuntzetara itzulita daude Teoren istorioak.

Malik Teo ezagutu duen moduan guk ere beste mota batetako liburuak ere deskubritu ditugu. Eider Eibar ilustratzaileran beste liburu bat gomendatu nahi dizuegu. Mila Magnolio lore. Heriotza jorratzen duten haurrentzako liburuak aipatu ditugu beste posta batzuetan! ba liburu hau irakurri eta puff, barruak astintzen dituela esan behar! Miren Agur Meabe eta Eider Eibarren proiektua da 2011. urtean kaleratua, irakurri eta kontatuko diguzue!

milamagnolio

Azkenik aurreko aste honetan erosi berri dugun liburu bat aipatu behar dugu. Hau ere guretzako liburua, jeje gurasoentzako liburua. Uxue Alberdi eta Aitziber Akerretaren Txikitzen zaretenean. Gurasoei loak hartu aurretik kontatzeko ipuina. Benetan gomendagarria, guraso guztiok ohera sartu aurretik irakurri beharrekoa.

txikitzen