Monthly Archives: maiatza 2013

Sagar gorria!

Estandarra

 

Gaurkoan ere beste klasiko bat aipatuko dugu blogean, 1974. urtean Jan Loof suediarrak argitaratutako “sagar gorri baten istorioa” hain zuzen. Kalandrakak berargitaratu du liburua eta bertan herri bat aurkezten zaigu: sagar gorri bat eta bere inguruan pertsonaia ezberdinak, istripuak, lapurretak, katua salbatzera doazen suhiltzaileak… bata bestearekin lotzen dira ezinezkoa posible bihurtuz. Ilustrazio bakoitzean denbora pasa dezakegu detailetxotan arreta jarriz gero. Sei urtetik gorako haurrentzat liburua izan arren Malik gustora jarraitu du, abiaduraz konta daiteke baina baita lasai lasai ere, erritmoa kontatzen duenak jartzen du eta! Liburu polita! Gure etxeko aste hauetako hita!!manzana-roja

Advertisements

klasikoak eta jarraitzeko moduko blog bat!

Estandarra

Aste honetako posta klasiko batekin hasiko dugu! klasikoa diogu 1963. urtean argitaratu baitzuen Maurice Sendakek “Where the wild things are” piztiak bizi diren lekua. Haur bakoitzaren azpian ezkutatzen diren piztia ezberdinetara bidaia egiten du Maxek. Malik ipuina jarraitu du,piztiak gustoko ditu! Guk ipuin honetan metafora ezberdinak aurkitzen ditugu, berak? auskalo!!

Maurice-Sendak-portada-1024x422

Lotura honetan liburuaren inguruko informazioa eta liburua bera aurkitu ditzakezue. 2009. urtean liburu honetan oinarritutako pelikula kaleratu omen zen. Norbaitek ikusi al du??

 

Bigarren liburuak Strega Nona izeneko sorgin kalabriarra du protagonista, espagettiak bakarrik egiten dituen lapiko magikoa eta Antonio izeneko gazte burugabearen hankasartzea! tradizio kalabriarretik jasotako ipuin polita. Ilustrazioak sinpleak izan arren Maliri asko gustatu zaio! Antonio da beretzat protagonista eta lapiko debekatua ikusten duen bakoitzean behatza gainean jartzen du. Gomendagarria benetan!

strega nona

Mali jaio aurretik ezagutu genuen liburu bat, integrazioa eta ezberdinekiko errespetua oinarri duen liburu sinple bezain beharrezkoa. Por cuatro esquinitas de nada. Borobil artean bizi den laukitxo baten ipuina! Aste honetan kontatu diogu eta jarraitu egin du, formak oraindik izendatzen ez dituen arren!

laukitxo

Guretzako gelditu den beste liburu bat, Maliri kontatu ez arren guri ahoan irribarrea utzi diguna, Basoak badu sekretu bat. Jabier Sobrino eta berriz ere (askotan aipatu ditugu bere lanak) Elena Odriozolak ilustratua. Maitasun ezinezkoa posible egiten denean!

Azkenik blog berri bat gomendatzea nahiko genuke. Gure blogaren aurkezpenean argi utzi genuen ez garela ez aditu ez irakasle. Zorionez benetako aditu batek bere gomendio eta ipuin eta kontakizunen esperientziak blog baten idazteari ekin dio. Virginia Imaz kontalariaz gabiltza eta bere blog berriaz. Benetan jarraitzeko modukoa!

http://virginiaimaz.wordpress.com/