Monthly Archives: Iraila 2013

Meriendatzera etorri zen tigrea

Estandarra

Malik ekarri zuen etxera liburua. Tigrea azaltzen zen azalean (Malirentzat inportatea!)  eta kalakandrakoa zenez (niretzak inportantea) nik baietz hau etxera eramangou! Ba meriendatzera etorri zen tigrea izeneko liburua asko gustatu zaio bai Maliri bai guri ere!

tiger who came to tea

Istorio sinplea da: Tigre batek etxeko tinbrea jo, sartu, etxeko janari guztia jan eta badoa, agur benur!  Ilustrazioak ere sinpleak… Malik tigrearentzat ditu begiak, Sofiak (etxeko alaba eta liburuko protagonista?) buztanetik heltzen dio, tigrearen gainean jartzen da… bitartean tigreak  Sofia eta amak pretstutako meriendaz gain hozkailuko janari eta etxe guztikoa jaten du. Jeje!

Nere begietatik ikusita nor da tigrea? Zein da atzean eskutatzen dena? Aita etxera etortzean Sofia eta amak kontatu diote tigre bat etorri dela eta ez dagoela jateko ezerre. Sofia txanogorritxuz janzten da eta kalera irtengo dira afaltzera.  Zein da tigrea? Ba al du zerikusirik osaba otsorekin? Sofiaren txano gorria kasualitatea al da edo txanogorritxuri keinua?? Agian ipuin sinpleenei ere bi mila hanka aurkitu nahi dizkiegu, jeje!

Judith Kerr da idazle eta ilustratzailea 1968. Urtean idatzi zuen liburua Alemaniarrak eta Malik bere bizitzaz zerbait jakiteko aukera eskaini digu. Liburua etxera ekarri eta internetek beste guztia egiten du! Gora wikipedia jeje!

http://www.theguardian.com/books/2013/jun/07/my-hero-judith-kerr-rosen

Advertisements

Amilami

Estandarra

Blog hau jarraitu baduzue, jakin badakizue askotan gure alaba aitzakiatzat erabili izan dugula haur literatura ezagutzeko, guretako liburuak hartu izan ditugu … etorkizun batean Maliri kontatzeko. Auskalo agian kontatuko diogu bateren bat, bitartean guk gozatu dugu.

Lamien istorioak, ipuinak, kantuak,… nobela batean josita aurkitu ditugu Amilami liburuan. Malik irakurriko du liburua agian egunen batean (bere ama ere irakurtzekotan da). Nik oso gustora irakurri dut, Lamia bat protagonista duen nobela. Lamien kondaira eta imaginarioa batzen dituena. Nobela aitzakia bat izan dela deritzot tradizioa gaurkotzeko.

Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozolak elkarlanean osatu dute liburua, Gustoz egina. Gurasoentzako tresna lamiak zer diren azaldu ahal izateko. Benetako lamiak eta ez sirenita!

amilamo

Kokoriko

Estandarra

 

Eguraldi onarekin gutxiago joan gara liburutegira!! Dena den liburu berri batzuk ezagutu eta beste batzuk berdeskubritu ditugu azken hilabeteetan. Udako oporretako ” hita” Kokoriko! izan da. Ipuina liburu gabe kontatu izan diogu Maliri eta jolas bilakatu zen berehala ( zu katua eta ni Kokoriko bale??). Zenbat aldiz, mendian, motxila barruan, kotxean edo lotarako orduan…

 

Liburua aspaldi ezagutu genuen baina ez genion ezer berezirik ikusi, polita beste asko bezala… baina zerbait badauka bere sinpletasunean… izena, sonoridadea eta jolasa. Aspertzera ere heldu garela esango nuke!! Kokoriko non zaude???

kokoriko

Oporretatik bueltan eta Anthony Brownen liburu bat hartu genunen, guk ilustratzaile eta idazle hau bere gorilegatik ezagutzen genuen bere azken liburua euskaraz ere badago eta zenbakiak ikasteko ezin aproposagoa da. Cosita Lindak berriz gorila eta katu baten arteko harremana du oinarri. polita! aste honetan lotatzeko erabili duguna.

gorila