Meriendatzera etorri zen tigrea

Estandarra

Malik ekarri zuen etxera liburua. Tigrea azaltzen zen azalean (Malirentzat inportatea!)  eta kalakandrakoa zenez (niretzak inportantea) nik baietz hau etxera eramangou! Ba meriendatzera etorri zen tigrea izeneko liburua asko gustatu zaio bai Maliri bai guri ere!

tiger who came to tea

Istorio sinplea da: Tigre batek etxeko tinbrea jo, sartu, etxeko janari guztia jan eta badoa, agur benur!  Ilustrazioak ere sinpleak… Malik tigrearentzat ditu begiak, Sofiak (etxeko alaba eta liburuko protagonista?) buztanetik heltzen dio, tigrearen gainean jartzen da… bitartean tigreak  Sofia eta amak pretstutako meriendaz gain hozkailuko janari eta etxe guztikoa jaten du. Jeje!

Nere begietatik ikusita nor da tigrea? Zein da atzean eskutatzen dena? Aita etxera etortzean Sofia eta amak kontatu diote tigre bat etorri dela eta ez dagoela jateko ezerre. Sofia txanogorritxuz janzten da eta kalera irtengo dira afaltzera.  Zein da tigrea? Ba al du zerikusirik osaba otsorekin? Sofiaren txano gorria kasualitatea al da edo txanogorritxuri keinua?? Agian ipuin sinpleenei ere bi mila hanka aurkitu nahi dizkiegu, jeje!

Judith Kerr da idazle eta ilustratzailea 1968. Urtean idatzi zuen liburua Alemaniarrak eta Malik bere bizitzaz zerbait jakiteko aukera eskaini digu. Liburua etxera ekarri eta internetek beste guztia egiten du! Gora wikipedia jeje!

http://www.theguardian.com/books/2013/jun/07/my-hero-judith-kerr-rosen

Erantzun bat »

  1. Hau bularretik mintzorako web gunean jartzen dabena. Mirenen iritziz sinple eta zuzenaua:
    Merienda ordua da, Sofia eta bereama merienda hartzeko prest daudela ate joka ari dira.
    Nor ote da? Atea ireki eta zein topatuko eta tigre marradun iletsu handi eta gosetu bat.
    Sofiak eta bere amak adeitasunez hartuko dute tigrea beren etxean eta jaten eta edaten
    emango diote. Tigreak etxeko jaki guztiak jango ditu baita kanilako ur guztia edan ere.
    Sofiaren aita etxera iristean, han ez dago afaltzeko ezer. Eta zer egin ote du tigreak? Intriga
    puntua gordetzen da album guztiaren barnean agertzen diren harremanak noraino iritsiko
    ote diren jakin ezean. Juduek nazien garaian sufritu zuten jazarpenaren alegoria bat omen
    da ipuin hau. Judu aberatsek beren etxeak oreki zizkioten adeitsu naziei, baina naziak eta
    tigreek beren izaerari ezin diote uko egin

Utzi iruzkina