Monthly Archives: apirila 2012

Printzesak

Estandarra

Orain dela gutxi lagun batek, ilustratzaile bat eta liburu bat gomendatu zidan Rebecca Dautremer da marrazkigilearen izena eta Princesas liburuarena.

Duela aste batzuk hartu genuen liburutegian. Haritzek, ilustratzaile honen izen arraroa esan zidanean ez nintzen ohartu baina aurretik ere ezagutzen genituen bere lanak. Nasrudin gaztetxo arabiarraren abenturak asko gustatu zitzaizkigun, berak ilustratutako beste liburu batzuekin batera, Erraldoia eta txoriak…

 

Princesas liburua irribarre batekin irakurri dugu (oraindik bost printzesa ezagutzea falta zaigu!) eta  orrialde bakoitzeko detailetxo ezberdinekin printzesa ezezagunak eta beraien bizimodu bitxia ezagutu dugu. Printzesa ezezagunen mundu magikoa aurkezten digute Philippe Leehermeier eta   Rebecca Dautremerrek, agian uste baino gertuago daukaguna. Denok aurki dezakegu printzesa xelebre hauetariko batean gure izaeraren ezaugarriren bat.

Marit Törnqvisten liburu berezi bat.

Estandarra

Denbora goaz ezer idatzi gabe eta aipatzeko liburuak pilatu zaizkigu!  Martxoaren 1ean idatzi genuen Jorg Muller ilustratzailearen “Berunezko soldadutxoa” liburuaren inguruan, post horri erantzunez Ayerbek beste bi liburu gomendatu zizkigun. Gu, liburutegira joan eta “El gran gris” eta ” El libro en el libro en el libro”  eskatu genituen. Biak ere interesgarriak.

Liburu hauekin batera asko gustatu zitzaigun beste  bat ere ekarri genuen etxera:  “Algo con lo que nadie habia contado”. Liburu honek gizartearen metafora ezberdinak aurkezten dizkigu; Elkartasuna, bizitzeko dugun abiadura, harremanak..

Marit Törnqvisten da libururaren egilea, eta istorio eta ilustrazio sinpleekin gai sakonak jorratzen ditu.

Mariasun Landa, Inurri bitxia

Estandarra

Mariasun Landa da post honetan aurkeztuko dugun liburuaren egilea. Euskal Herriko haur literaturan erreferente nagusienetako bat, dudarik gabe. Krokodiloa ohe azpian liburua Mali jaio baino urte batzuk lehenago ezagutu genuen eta ordutik beti izan ditugu aintzakotzat bere liburuak.

Iholdiren bilduma irakurri genuen, Elefante txori-bihotza, eta baita beste liburu batzuk ere.  Guztietan kontatzen diren istorio eta gaietan behin eta berriro frogatzen du idazleak haurrak tentelak ez direla sinisten duela. Ñoñokeriatik aldendu eta gai zailak ere lantzen ditu; heriotza, drogak,… beti ere haurrentzako ulertzeko hizkuntzarekin eta helduoi pentsarazteko aitzakiak eskainiz.

Gaurkoan Krokodiloa ohe azpian (benetan gomendagarria den liburua) argitaratu zen urte berean idatzitako liburu bat aipatuko dugu: Iñurri bitxia.

Liburu honetan itxura fisikoaren garrantzia, ezberdinak onartzeko dauzkagun zailtasunak, edo eta zirujia estetikoa bezalako gaiak agertzen direla iruditu zaigu, denak ere iñurri berezi baten ikuspegitik

Aurreko asteko hiru liburuak: