Monthly Archives: abendua 2012

Astrid Lindgrenekin berriz blogean

Estandarra

Ohitura galdu dugu blog hau elikatzeko, aspaldi argitaratu genuen azken posta! Dena den astero astero liburu berriak deskubritzen jarraitu dugu eta aldaketa nabari bat aipatu behar, orain lehen ez bezala Malirekin batera deskubritzen ditugu. 16 hilabete egitera doa eta azken 4 hilabeteetan ipuin eta liburu asko ezagutu ditu!

Hasierako hilabetetan liburutegira joan eta guretzako haur literatura hartzen genuen, gurasoentzat alegia! Irailetik aurrera berriz Mali bera da liburuak aukeratzen dituena (ez denak batzuk aitak aukeratzen ditu, jeje) baina denak Maliren adinera edo bere ezaugarrietara egokituak izaten dira. Orrialde gogorra dutenak, animaliak agertzen direnak, argazkiekin osatutako liburuak… joango gara poliki-poliki hauek ere aurkezten eta gure kasuan arrakasta izan dutenak aipatzen.

Posta honetatik aurrerako liburuak testatuak izango dira, Malik esango digu gustoko dituen edo ez, hori bai garbi utzi nahiko genuke haur bakoitza mundu bat dela eta Malik kasurik egiten ez dion liburu bat beste haur baten kuttunena izan daitekeela.

Dena den gaur aipatu nahi dudan liburua ez da Maliren adinera egokitzen. Haur literatura da baina guretzako, Aita eta Amatxoentzako haur literatura moduan deskribatuko nuke nik. Astrid Lindgren izenak ez digu asko esango, niri ez behinik behin. Pipi Calzaslargas baina denok ezagutuko dugu. Pertsonaia hau da 1907. urtean jaiotako suediar honen pertsonairik famatuena. Gaurko honetan Rasmus y el Vagabundo liburua gomendatu nahiko nuke. Rasmus umezurtza eta Oscar eskalearen arteko harreman eta abenturek badute Pipiren zerbait ere. Kalandraka argitaletxeak kaleratu zuen liburua Pablo Auladellen ilustrazioekin eta oso presentzia politarekin, Mali handi egiten denean kontatzeko istorio polita oparitu zigun 2002. urtean hil zen Astrid Lindgreenek.

Ohitura galdu dugu blog hau elikatzeko, aspaldi argitaratu genuen azken posta! Dena den astero astero liburu berriak deskubritzen jarraitu dugu eta aldaketa nabari bat aipatu behar, orain lehen ez bezala Malirekin batera deskubritzen ditugu. 16 hilabete egitera doa eta azken 4 hilabeteetan ipuin eta liburu asko ezagutu ditu!

Hasierako hilabetetan liburutegira joan eta guretzako haur literatura hartzen genuen, gurasoentzat alegia! Irailetik aurrera berriz Mali bera da liburuak aukeratzen dituena (ez denak batzuk aitak aukeratzen ditu, jeje) baina denak Maliren adinera edo bere ezaugarrietara egokituak izaten dira. Orrialde gogorra dutenak, animaliak agertzen direnak, argazkiekin osatutako liburuak… joango gara poliki-poliki hauek ere aurkezten eta gure kasuan arrakasta izan dutenak aipatzen.

Posta honetatik aurrerako liburuak testatuak izango dira, Malik esango digu gustoko dituen edo ez, hori bai garbi utzi nahiko genuke haur bakoitza mundu bat dela eta Malik kasurik egiten ez dion liburu bat beste haur baten kuttunena izan daitekeela.

Dena den gaur aipatu nahi dudan liburua ez da Maliren adinera egokitzen. Haur literatura da baina guretzako, Aita eta Amatxoentzako haur literatura moduan deskribatuko nuke nik. Astrid Lindgren izenak ez digu asko esango, niri ez behinik behin. Pipi Calzaslargas baina denok ezagutuko dugu. Pertsonaia hau da 1907. urtean jaiotako suediar honen sorkuntzarik  famatuena. Gaurko honetan Rasmus y el Vagabundo liburua gomendatu nahiko nuke. Rasmus umezurtza eta Oscar eskalearen arteko harreman eta abenturek badute Pipiren zerbait ere. Kalandraka argitaletxeak kaleratu zuen liburua Pablo Auladellen ilustrazioekin eta oso presentzia politarekin, Mali handi egiten denean kontatzeko istorio polita oparitu zigun 2002. urtean hil zen Astrid Lindgreenek.