Monthly Archives: ekaina 2012

Liburu berriak!! eta ederrak gainera!!

Estandarra

Bi aste dira Bergarako liburutegira joan ginela. Saioak aurreko postean gomendatutako liburua geneukan papelean idatzia “Hasiera”.


“Hasiera” Paula Carballeirarena. Liburutegian erosi berri dugu eta irudi ederrak izateaz gain oso modu poetikoan dihardu gerraren inguruan. Ekaitzaren ostean barea datorrelako, eta negarraren ostean barrea, nahiz eta askotan bidean gehienok fedea galdu…
Liburutegira sartu eta Arrasateko liburutegian egin duten moduan Bergarakoan ere erosketak egin dituzte eta liburu berri mordoa aurkitu ditugu, liburu ederrak gainera! bioi irribarrea marraztu zitzaigun (mali ez da oraindik ohartzen eta…).
Hasiera hartu genuen, Kalandraka argitaletxeak kaleratu du Saioak gomendatu zigun liburua, ederra! eskerrik asko!
Dena den hartu genituen liburu guztiek merezi dute aipua oraingo honetan!!
Pilu pilu: Onomatopeia hau gure egunerokoan sartu da liburu honen ondorioz, Pilu-pilu egiten duen txirri eta kokrodilo handi baten arteko harreman berezia kontatzen digu Susana Isern idazleak. OQO txalapartak argitaratu du eta Katharina Sieg da ilustratzailea, PILU PILU!!

 

 

 
Que es el amor! Maitasuna haur baten begietara zer den azaltzen saiatu da Emaren familia. Marrazki oso polit eta bereziak ditu liburuak Davide Cali eta Anna Laura Cantone dira egileak. Edelvives da argitaletxea.
Marizikina naiz eta zer? Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen haurrentzako liburua ere hartu genuen. Gurasoentzako mezua duen ipuintxoa aurkitu dugu, Haurrei txikitatik inposatzen diegun rol eta jokamoldeen gaineko hausnarketa eragiten duena. Eider Eibar izan da ilustratzailea. Gora marizikinak!!
El Sueño de Lu Shzu: Panpin bakoitzaren atzean liburu honetako protagonista den panpinaren istorio bat aurkituko bagenu, gure seme alaben mundu magikoa asko aberastuko litzake! oso polita eta gaur egungo gizartearen izpitxo bat erakutsi dezakeena. Lu Shzuren panpina itsusia dela esatea ere!!